XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Imanol Lazkanok batzordeko lehendakari bezala botatakoa.

Doinua: Mutil koxkor bat (eratua)
Zeinek esan du gure herriak
azkena gertu duela,
zeinek esan du negarrez dala
amaren bihotz goibela,
zeinek esan du euskal anaiak
zatiturikan gaudela,
galde berari beste herri bat
nun elkartzen dan horrela,
hau giroaren zoragarria,
hau giroaren epela,
sinistu gero gaurko motorrak
zuek izan zeratela,
zuen indarrez abestu dute
mutu ziraden bestela,
baina uste dut mutuak ere
gaur abestu zezakela,
ta iritzi hau eman nai nuke
nik batzordeko bezela,
Xebastianen baimenarekin
zuentzat gaurko txapela.

Milan Telleriak doinuen saria jasotzean:
Barkazioa eskatzea re
hemen komeni da aurki,
gelditze arren jarraitzaileen
asmoetatik urruti,
horrez aparte onartzen det nik
hauen zenbait erabaki,
gaurko eguna zoragarria
nola izan dudan noski,
eta sari hau hartu guztiak
zuen txalo hoiengati.